San Pedro Apóstol Parrokia
XIV. mendean sortutako San Pedroko tenplu parrokiala Euskal Herriko arkitektura gotikoaren interes handiko eraikuntza da. Jada XIII. mendeko erdialdean, tamaina txikiagoko erakin bat ere bazegoen leku berean.
Bere egoera zela eta, mendebaldean bizi zen biztanleria defendatzen zuen harresira itsatsi behar izan zen bertan zegoen eliza, Zapardiel ibaiaren ertzean. Baldintza honek azaltzen du eraikinaren sendotasuna. Gaur egun ere, Siervas de Jesús kaletik ikusita, tenpluaren kanpoaldeko hormetan nabarmena da ezaugarri hau, non XIII. mende hasieran
Vitoria-Gasteizko harresia kokatuta zegoen.
Momentu hartako jainkozaletasun handiak hainbat Kofradia eragin zituen: Isidro Deuna, Aingeru Santua, Maitasun Ederra, Paduako Antonio Deuna eta Pilarreko Ama Birjina.
San Pedroko tenplua
Korua
Antzeman daitekenez, XV. mendearen bukaeran sortu zen. Behe-korua tenpluko hiru habearteei dagozkien hiru gangek estaltzen dute. Bertan dagoen harrizko baranda modernoa da. Gainera, 1925. urtean gaur egungo organoa sortu zen, SR. Melcher alemaniarraren sorkuntza izan zena.
Bataiotegia
Gaur egungo gurutzaduraren muturrean dago kokatuta, “Elizpe zaharretik” gertu. Tenplua sortu zenetik eta duela gutxira arte, Iparraldeko horman zegoen kokatuta. Oraingo marmolezko bataiarria 1785. urtean sortu zen. Elizpe berriaren eraikuntza-lanak direla eta, XIX. mendearen amaieran, bataiategia gaur egun dagoen tokira lekualdatu zen.
Ekialdeko Elizpea edo Elizpe Zaharra
Elizpe hau, Errementari kalean kokatuta, Espainia Iparraldeko arte gotikoaren adierazgarri aberatsenetariko bat da.
Tinpanoa
Tinpanoa bere edertasunagatik eta ikonografiagatik nabarmentzen da. Lau mailetan dago banatuta; beheko aldean Ama Birjinaren bizitza eta Kristoren haurtzaroko pasarteak ageri dira: Deikundea, Ikustaldia, Jaiotza, Epifania eta Aurkezpena.
Goikaldeko mailetan San Pedroren bizitza adierazten da: Santuaren bokazioa, Primatuaren emanaldia, ur gainean ibiltzen, Joperen ikuspena, soldaduaren etxean predikatzen, Kornelioren bataioa eta San Pedroren espetxea.
Bestalde, aingeru batek San Pedro preso egotetik libre uzten duenaren momentua erakusten du, zaintzailea lo dagoen bitartean. Tinpanoaren erdialdean ageri da San Pedroren nekaldia azaltzen duen pasartea.
Mainela
Arku honen erdialdean Mariaren irudi eder bat ikus daiteke, Vitoria-Gasteiz hiriko arte gotikoaren eredu dena.
Apostolutza
Elizpean dauden hamabi apostuluak Espainiako eskultura gotikoaren lan ikusgarrienetarikoak dira. Bere eskumaldean San Pablo eta San Juan daude kokatuta; ezkerraldean San Pedro eta Santiago. Beste zortzi apostoluak elizpeko hormetan daude banatuta. Eskultura hauek polikromatuak zauden duela gutxira arte. Lan honen estiloak eta ikonografiak XIV. mendera eramaten gaitu eta, gainera, gaur egungo Monumentu Nazionala da.
Kapera nagusia
XX. mendearen hasieran berritu zen, XVII. mendearen bukaerako Barrokoko erretaula handi bat deseraiki zuten bitartean. Hala ere, San Pedroren eskultura mantentzen da gaur egun. Irudi dotore eta adierazkortzat hartzen da, apainduta ez dagoen harrizko oinarri baten gainean kokatuta.
Arabarren hilobi gotikoa
Kapera nagusiaren hormetan dauden lau hilobiak nabarmentzen dira bertan. Eskumaldean kokatzen da harrizko Arabarren sepultura gotikoa, tenpluko zaharrena. XIV. mende bukaeran sortua, Arabarren ezkututzat hartzen da.
Pedro Martínez de Álava jaunaren hilobia
Ezkerraldean dago kokatuta. Brontzez eginiko koskor forma duen lana, mugimendu errenazentistako bitxi ikaragarria da, XVI. mende erdialdean sortua.
Diego de Álava eta Eskibel jaunaren hilobia
Hilobi hau ere ezkerraldean dago kokatuta. Pedro Martínez de Álava jaunaren semea, teologo ospetxua eta Astorga, Avila eta Cordobako apezpikua izan zen. 1562. urtean zendu zen.
Ruiz de Vergara familiaren hilobia
Presbiterioaren eskumaldean dagoen eskultura otoizlari ederra da. Hilobi honetan Ruiz de Vergara familia kokatzen da, parrokiako eliztarrak zirenak.
Graziako Andre Mariaren kapera absidala
Eskultura gotiko eder hau harriz egina dago. Haren estilo eta ikonografiari esker, XV. mende hasieran sortu zela esan daiteke.
Isidro Deunaren kapera absidala
Presbiterioaren ezkerraldean dagoen kapera hau Isidro Deunaren kofradiaren parte da. Balio gutxikoa izan arren, oholtzaren erdialdean erliebe bat hauteman daiteke. Honek San Isidroren miraria erakusten du: bere nagusiaren lurretan iturri bat ernetzen den momentua.
Estellas familiaren hilobia
Aldarearen eskumaldean, meritu berezia duen harrizko irudi etzana duen hilobia da hau, XVI. mendearen lehen erdialdean sortua. García de Estella familiarena zen, Vitoria-Gasteizko Aiztogile kalean ospitale bat eraiki zutenak.
Doloreetako Andre Mariaren kapera absidala
Burualdearen ezkerraldean dagoen kapera hau Doloreetako Andre Mariari eskainita dago gaur egun. Irudi berezi hau parrokiako lan onenetarikoa da. Haren neurri handiak direla eta, zizelkatuta izan zela esan daiteke, erretaula baten gainean jartzeko helburuarekin (XVII. mendea).
Estibaliz eta Pilarren erretaulak
Interes istoriko eta artistiko gutxi adierazten duten lan modernoak dira.
Paduako Antonio Deunaren kapera
Tenpluaren ezkerraldean dago kokatuta, koruaren ondoan.
Kristo Santuaren erretaula
Kristo gurutzatuaren irudia adierazten da bertan, XVI. mendearen bukaeran edo XVII.aren hasieran sortua.
Erregeen kapera
Gaur egungo tenpluaren sarreran zegoen kokatuta, non Diego Martínez de Salvatierra jaunaren sepultura mantentzen den, Gasteiz hiriko eskribaua zena.
Erregeen erretaula
Gasteiz hiriaren arte errenazentistari dagokionez, lan esanguratsuenetariko bat da hau. Gorputz nagusiaren buruan, Epifaniaren eskultura-multzo eder bat dago.
Aingeru Zaintzailearen erretaula
Gaur egun erregeen erretaularen parean kokatzen da. San Ildefonso parrokia eraitsitik dator, non XVII. mendearen hasieran lan honen kofradia zegoen.
Hegoaldeko Elizpea
Duela gutxi sortutako eraikuntza da (1897), estilo negotikokoa, bertan dago tenpluaren egungo sarrera.
Dorrea
XVIII. mendean eraiki zen.
Fundadora de las Siervas de Jesús, 2
01001 Vitoria-Gasteiz
Álava/Araba
Teléfono: 945 25 41 93 / 650 96 12 71
Email: sanpedrogasteiz@telefonica.net