Euskera
- Otoitzak
- Gurutzearen Seinalea (Señal de la cruz)
- Gure Aita (Padrenuestro)
- Agur Maria (Ave María)
- Aintza (Gloria)
- Angelusa (Ángelus)
- Salbea (Salve)
- Andre Mariari
- Sortzez Garbiari Neurtitza
- Otoizlaburra
- Damu otoitza (Acto de contrición)
- Espiritu Santuari (Al Espíritu Santo)
- Aingeru zaindariari (Al Ángel de la guarda)
- Eguna eskaintzeko (Ofrecimiento del día)
- Eskerrak emateko eguna bukatzean
- Mahaia bedeinkatzeko (Bendición de la mesa)
- Errosarioa
- Konfesiorako Gida
Otoitzak
Gurutzearen Seinalea (Señal de la cruz)
Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun eta Jainkoa.
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.
Gure Aita (Padrenuestro)
Gure Aita, zeruetan zarena: santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, guk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen baina atera gaitzazu gaitzetik.
Agur Maria (Ave María)
Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama, erregutu egizu, gu bekatarion alde, orain eta geure heriotzako orduan. Amen.
Aintza (Gloria)
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezalaxe, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Angelusa (Ángelus)
- V/. Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.
- R/. Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen. Agur Maria…
- V/. Hona hemen Jaunaren mirabea.
- R/. Egin bedi zuk diozun bezala. Agur Maria…
- V/. Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.
- R/. Eta gure artean bizi izan zen. Agur Maria…
- V/. Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.
- R/. Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Egin dezagun otoitz:
Isur ezazu, Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesu Kristo zure Semearen Gizakundea Aingeruaren esanez ezagutu genuenok, Bere Nekaldi eta Heriotzaren bitartez Aintzazko Piztuerara heldu gaitezen.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Salbea (Salve)
Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur! Zuri deiez gaude, Ebaren ume erbestetuok: zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan. Ea bada, itzul itzazu gure bitarteko on horrek
Itzuli gugana begi errukitsu horiek eta, erbeste honen ondoren, erakuts iezaguzu Jesus, zure sabeleko seme bedeinkatu hori.
O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa!
Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Amen.
Andre Mariari
Andre Maria, nire Ama!
Oso-osorik eskeintzen natzaizu, eta nire maitasuna zuri hobeto agertzeko, gaur ematen dizkizut: nire begi, belarri, mingain eta nire bihotza. Hitz batean, nire izate guztia.
Zeurea naizenez gero, Ama errukitsu horrek, Gorde eta zaindu nazazu Zure gauza eta ondasun bezala.
Sortzez Garbiari Neurtitza
Bedeinkatua izan bedi beti zure garbiera; Zure ederrez alaitzen da, Jainko ahaltsu berbera.
Zuri, zeruko Erregina, Zuri, Birjina Maria, eskeintzen dizkizut gaurtik: bihotz, arima bizia.
Nitaz erruki zaitez, ez nazazu, arren, utzi, nire Ama Txit Maitea.
Otoizlaburra
Santa Maria, itxaropen geurea,
Jakituriaren euskarria, Otoitz egizu gure alde.
Damu otoitza (Acto de contrición)
Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori.
Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko.
Amen.
Espiritu Santuari (Al Espíritu Santo)
Zeru-lurren egile zeran Espiritu Santua zatoz eta bete gure bihotzak, piztu gugan maite sua.
Aingeru zaindariari (Al Ángel de la guarda)
Aingeru zaindari, lagun on hori, gau eta egun lagun niri.
Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.
Nik zerurako nahi dut bizi.
Eguna eskaintzeko (Ofrecimiento del día)
Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure Bihotzari ematen natzaio eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan, gaurko nire otoitzekin eta lanekin, sufrimenduarekin eta pozekin, mundua salbatzeko eta zure erreinua gugana etor dadin.
Eskerrak emateko eguna bukatzean
Gaur, egun osoan, eman didazu zure laguntza eta maitasuna; eman didazu biziaren poza ere.
Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut: Eskerrik asko, Aita!
Mahaia bedeinkatzeko (Bendición de la mesa)
Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Errosarioa
Otoitz egiteko modua:
1. Gurutze santuaren seinaleagatik + gure etsaiengandik libra gaitzazu+ gure Jaun eta Jainkoa+. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.
2. Damu Otoitza: Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko. Amen.
3. Aintza: Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Hamar Agur Mariak errezatu ondoren hauetariko otoitz bat edo biak esan daitezke:
Graziazko eta errukizko Ama, gorde gaitzazu orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.
Oh Jesus Ona, barkatu gure pekatuak, infernuko suaz libra gaitzazu, eraman zerura arima guztiak, lagun itzazu bereziki zure Errukitasuna gehien behar dutenak (Fatiman Ama Birjinak artzaiei irakatsitako otoitza).
4. Lehenengo gertakaria iragartzen da eta Gure Aita esaten da.
5. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.
6. Bigarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan.
7. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.
8. Hirugarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan. etab.
Pozezko Gertakariak (astelehenetan eta larunbatetan)
1. Jaungoikoaren Semea gizon egitea.
2. Andre Mariak bere lengusinari egindako ikustaldia.
3. Jainko Semearen jaiotza.
4. Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea.
5. Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.
Argizko Gertakariak (ostegunetan)
1. Jaunaren Bataioa Jordanen.
2. Kanako ezteiak.
3. Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena.
4. Jaunaren Antzaldatzea.
5. Eukaristiaren Eraketa.
Oinazezko Gertakariak (asteartetan eta ostiraletan)
1. Jaunaren otoitza Getsemaniko baratzean.
2. Jesus zigortua.
3. Jesus arantzez koroatua.
4. Jesusek Gurutzea eramaten du.
5. Jesusen heriotza gurutzean.
Aintzazko Gertakariak (asteazkenetan eta igandetan)
1. Jesusen Piztuera.
2. Jaunaren zerura igotzea.
3. Espiritu Santuaren etorrera.
4. Andre Maria zeruetara jasoa.
5. Andre Maria zeru-lurreko Erregina.
Letaniak
V/ Jauna, erruki zakizkigu |
R/ Jauna, erruki zakizkigu |
V/ Kristo, erruki zakizkigu |
R/ Kristo, erruki zakizkigu |
V/ Jauna, erruki zakizkigu |
R/ Jauna, erruki zakizkigu |
V/ Kristo, entzun gaitzazu |
R/ Kristo, entzun gaitzazu |
V/ Kristo, adi gaitzazu |
R/ Kristo, adi gaitzazu |
V/ Zeruko Aita Jaungoikoa |
R/ erruki gutaz |
V/ Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea |
R/ erruki gutaz |
V/ Espiritu Santu Jaungoikoa |
R/ erruki gutaz |
V/ Hirutasun Santua, Jainko bakarra |
R/ erruki gutaz |
V/ Andre Maria R/ otoitz gure alde
Jaungoikoaren Ama Santua
Birjinen Birjina Santua
Jesukristoren Ama
Elizaren Ama
Jaungoikozko graziaren Ama
Ama txit garbia
Ama errugabea
Ama kutsugabea
Ama orbangabea
Ama sortzez garbia
Ama maitagarria
Ama miragarria
Irakatsi oneko Ama
Egilearen Ama
Eroslearen Ama
Birjina txit begiratua
Birjina gurgarria
Birjina goragarria
Birjina indartsua
Birjina errukitsua
Birjina zintzoa
Zuzentasun ispilua
Jakinduriaren jarlekua
Gure pozaren iturria
Ontzi zerutarra
Ontzi omengarria
Eraspen ontzi ospetsua
Arrosa miragarria
Daviden dorrea
Marfilezko dorrea
Urrezko etxea
Itun Berriko Kutxa
Zeruko atea
Goizeko izarra
Gaixoen osasuna
Bekatarien babesa
Atsekabetuen aringarria
Kristauen laguntza
Aingeruen Erregina
Patriarken Erregina
Profeten Erregina
Apostoluen Erregina
Martirien Erregina
Aitorleen Erregina
Birjinen Erregina
Santu guztien Erregina
Jatorrizko errugabe sortutako Erregina
Zeruetara jasotako Erregina
Arrosario Santuaren Erregina
Familiaren Erregina
Bakearen Erregina
V/ Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen. R/ dituzuna Barka iezaguzu, Jauna
V/ Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko. R/ pekatua Adi iezaguzu, Jauna
V/ Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko. R/ pekatua Erruki gutaz, Jauna
Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.
Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Otoitza:
Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.
Konfesiorako Gida
Kontzientzia azterketa
Zein bekatu egin duzun pentsatzeko oso bide egokia hamar aginduak errepasatzearena duzu. Jainkoari argia eskatu zure bekatuak zeintzuk diren ezagutzeko eta bere grazia damua sentitzeko.
1º. Jainkoa maitatuko duzu gainerako guztiaren gainetik
Jainkoarekin harremana alde batean daukat, ez dut egunero errezatzen. Bere tokian bestelako idoloak jarri ditut: telebista, ospea, nire fisikoa, batzutan akaso magia kontuak edo espiritismoa, superstizioak...
Konfesatzean isilpean gorde dut bekatu astunen bat. Sakrilegioren bat burutu dut. Ezer gutxi ahalegintzen naiz Ebanjelioa eta Elizaren doktrina ezagutzen. Nire seme-alaben kristau heziketa ere baztertua daukat...
2º. Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko
Jainkoaz batere errespetorik gabe mintzatzen naiz, biraoak esar ditut edo biraoak aditzean ez dut nire burua kristau bezala agertzeko adorerik izan. Ezustekoen aurrean edo sufrimenduetan Jainkoari leporatu dizkiot...
3º. Jaiegunak santuetsiko dituzu.
Igandeko mezaren bat hutsegin dut. Joan naizenean akaso berandu iritsi naiz, despistatu naiz, gauzak behar bezala bizi gabe, Jainkoari esker ona azaldu gabe, presaka alde eginez esate baterako. Garizuman baraua eta bijilia ez ditut gorde elizak eskatzen duen egunetan.
4º. Aita eta ama ohoratuko dituzu
Ez ditut gurasoak behar bezala errespetatzen. Etxean ez dut pazientziarik. Beti nik eduki behar dut arrazoia. Haserretzen naizelarik kostata barkatzen dut. Berekoia naiz. Alferra naiz etxean laguntzeko...
Elizaren kontra mintzatzen naiz, ez dut defendatzen besteek erasotzen dutenean.
5º. Ez duzu erailko
Norbait gorrotatzen dut, mendekuzalea naiz; besteetaz burlaka aritzen naiz. Norbait hil egin edo justifikatu dut, abortoren bat egin edo eutanasia edo bestelako biotentzia klaseren bat.
Nire burua ere kaltetu dezaket alkool gehiegi edanez, drogaren bat hartuz, kotxea modu eroan erabiliz...
6º. Ez duzu ekintza lizunik egingo.
9º. Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
Ez dut beti garbitasun espiritua gorde. Begiradak ez ditut behar bezala zaindu. Sexualitatearen benetako esanahia okertzen duten pelikulak ikusi, edo errebistak irakurri, edo interneten horretako gauzetan ibili naiz. Ezkontzaz kanpoko harreman sexualak izan ditut. Edo sexu bereko pertsona batekin. Edo nire buruarekin. Antisorgailu klaseren bat erabili dut.
7º. Ez duzu lapurtuko
Lanean edo estudioan ez naiz behar bezala aritzen. Denbora galtzen dut alferkerian ibiliz. Besteen ondasunen bat niretzako hartu dut. Ez ditut zorrak edo zergak ordaintzen. Ez diet pobreei laguntzen.
8º. Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ez eta gezurrik esango ere
Gezurrak esaten ditut. Askotan pertsonen intentzioak zorrozki epaitzen ditut edo besteetaz gaizki esaka aritzen naiz. Tranpak egiteko ohitura daukat. Faltsua naiz. Besteen pribatasuna ez dut errespetatzen.
10º. Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko.
Inbidia edukitzen dut. Besteen kaltetaz poztu egiten naiz. Besteen ondasunak niretzako nahi nituzke, akaso besteen ondasunen bat hautsi ere egin dut mendeku bezala. Laburbilduz, Jainkoa ez dut gauza guztiak baino maiteago izan. Alde batera utzi dut. Eta lagun hurkoa ez dut behar bezala tratatzen. Nire egoismoak ez dit benetan maitatzen uzten.
Bekatuak aitortzea
Seguru asko puntu hauek irakurrita zure bizitzako zenbait jokaera isladatuta aurkitu dituzu. Anima zaitez eta konfesatu. Apaizaren bitartez maite zaituen Artzai ona zure zain daukazu.
Hasi aitaren eginez. Edo Ama Birjina agurtuz: "Agur Maria" esanez. Gero aipa ezazu noiz egin zenuen zure azkeneko konfesioa.
Ondoren zure bekatuak esan.
Lasai egin ezazu. Zure burua zuritu gabe, ikararik gabe. Behar baduzu, apaizari laguntza eskatu, zalantzako kasuetan edo akatsak gainditzeko aholkuren bat eskatuz.
Konfesioaren bukaeran damu otoitza egin dezakezu.
Jesu Kristo nere Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nere Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako guztiz ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez zu nahigabetu izan. Eta infernuko oinazeekin zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen
Apezak honako hitzak esanda Jainkoaren izenean barkatuko dizkizu pekatuak:
Jainko Aita errukitsuak, bere Semearen heriotza eta gurutzeaz mundua berekin baketu zuenak eta bekatuen barkamenerako Espiritu Santua bidali zuenak, eman dezaizula Elizaren bitartez barkamena eta bakea. Eta nik barkatzen dizkizut zure bekatuak Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Erantzuna: Amen
Azkenik apaizak zerbait eskatuko dizu, otoitzen bat edo sakrifizioren bat burutzea. Bekatuen ordain bezala egiten da eta etorkizunean bizitza aldatzeko asmoa agertzen da. Penitentzia hau bete ezazu eta eskerrak eman Jainkoari, ona baita, haren errukia betierekoa baita.
Fundadora de las Siervas de Jesús, 2
01001 Vitoria-Gasteiz
Álava/Araba
Teléfono: 945 25 41 93 / 650 96 12 71
Email: sanpedrogasteiz@telefonica.net